XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
zenduzan atzo
zeure buruba
zaintzeko.
Arerijuak
oraindo
eruaten
dautzuz galtzeko.
Euskalerriak, nun-nai ta nainoz, ekandu onak izan dauz etika ta maitasun maillan; iñoiz iñor, geiegikeriz edo, ekandu zindo orrein ausle ba'zan, erriak zituan legeak, Foruan etozanak, ain zuzen, eta areik erakutsi oi eutsen olakoai zuzenezko bidea.
Lege ta ekanduok ekarri eutsen zoriona gure asabai.
Baiña gaur...
. asabeari
zoruna emon
. gaur emen
zeure bijotz
garbija usteltzen.
Gure abenda, abenda zarra da.
Gaurko jakitun askok lerrenak eta nekeak erre ta jasanak dabez bai eusko endaren eta bai euskal izkuntzaren jatorri billa: batek, oraintsu, an Kaukaso'n, Georgia'aldean idoro ei dautsa bikia.
Baiña orrek be, olako askok lez, aldia ta ezkurra alperrik eralgi, ez dau besterik lortu.
Gure erraza misterio uts dogu beti; gure izkuntza, barriz, ezkutu biurri.
Nor ete orrein leza-barnera jasteko lain?.
Euzko abenda, aratz garbia zan, eta orrelaxe iraun izan dau oraintsu arte.
Gaur ba-da nasterik, odolean be.
Odol loitan itxiak gara!.
. zeure semiak
irauten eben
. nastaurik,
zeurentzako
ezta odolik.